GARA > Azkenak > Euskal Herria

ELURRA

Alerta laranja ezarri dute Hego Euskal Herrian, elurragatik

Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroa alerta laranjan daude, elurragatik. Datozen orduotan elur maila 300 metrora jaitsi daitekeela iragarri dute.

28/01/2012 11:33:00

IRUÑEA-. Meteorologia zerbitzuek prezipitazioak eta hotza iragarri dituzte gaurko eta biharko Hego Euskal Herrian.

Nafarroan datozen orduotan elur maila 600 metrotik 300era jaitsiko dela iragarri dute. Gobernuak azaldu duenez, oraingoz ez dago arazorik errepideetan, baina arretaz gidatzea gomendatu dute.

Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian, aldiz, elur maila 700-800 metro inguruan kokatu dute, baina eguna bukatzerako 500-600 metrora jaitsi daitekeela ohartarazi dute.

Imprimatu 
Zabaldu artikuloa: Facebook
Igo