GARA > Eguraldia
Freskatu egingo du apur bat, baina giro ona izango dugu
GAUR
Aldaketa nabarmena. Berotik freskora eta kostaldean narraskeria. Haizea iparretik jarriko da. Leun samar ibiliko da, baina laino narrasak ekarriko dizkigu itsasaldetik euri zipriztinak botaz. Euri asko ez, baina bazterrak busti mantentzeko adina. Nafarroan eta hegoaldean, ekaitz arriskua; bakanak eta arin samarrak izango dira. Tenperatura behera, Euskal Herri osoan.
ITSASOA
Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin; itsaskirria eragingo du. Arratsaldean ipar-ekialdera aldatu eta baretu egingo da. Itsaso kizkurra izango da. Mendebal/ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metroko olatuak altxatuko ditu.
Itsasgora
03.49h 3,80m
16.11h 3,80m
Itsasbehera
09.54h 1,23m
22.15h 1,19m

    BIHAR
Ipar haizeak laino narrasak mantenduko ditu kostaldean eta tenperatura jaitsiko da. Ekaitz hodeiak goi geruzetan zaparrada trumoitsuak barreiatuz noiz-nahi eta non- nahi. Kostaldean, euri langarra zaparrada trumoitsuekin nahasian, eta hegoaldean ere halatsu.
     
Igo