Nor gara
Behigorri
Euskal mitologiako jeinuak; haitzulo eta leizeetan bizi eta zaindari ziren. Garrantzi handiko jeinuak ziren basa-animalien itxura hartzen zituzten jeinuek; oro har behiarena; baina, zaldi, aker, basurde edo txakurrarena ere bai.

Mariren koba zuluetako zaintzaile gisa ere hartu ohi da. Erromatarren garaian, berriz, oso hedatua zegoen Behigorriren mitoa Euskal Herrian. Zenbait haitzuloetan txanpon erromatarrak aurkitu dira, erromatarrak bertan bizitokia inoiz izan ez bazuten ere.
Behigorri. XXI. mendea
2004ko udaberrian, BEHIGORRIk garai hartan izan zuen garrantzia gogoratu nahi izan genuen, BEHIGORRIri bestelako eginkizun berritua —gauzak ikusteko beste modu bat adieraztea— emanez:
"Gazte-jantziak, kolore biziak, proposamen ausartak, gauzak datozen bezala onartzearekin konformatzen ez garen jendearentzat badagoelako sentitzeko, komunikatzeko eta bizitzeko beste modu bat” .

Oraingoz, beso motzeko eta luzeko kamisetak eta izerditakoak landu ditugu, gure herriaren, Euskal Herriaren, folklorean, mitologian eta kulturan oinarritutako zenbait irudi erabiliz.
Orain artean, BEHIGORRI Euskal Herriko mendietan baino ezin zen ikusi, baina orain Euskal Herriko hainbat dendatan ere aurki daiteke. Etorkizuneko erronka handiagoa da, ordea: BEHIGORRI munduko toki guztietara eramatea.

